Bolotan
Boloak eta toka. Toka eta boloak. Gipuzkoako herriko festa eta bestelako ospakizun dexentetan antolatzen dira toka zein bolo txapelketak. Jokalariak, tokian tokikoak salbu, berberak izaten dira bietan. Tokan aritzen denak bolotan aritzea ere du gustoko; eta alderantziz, berdin.
Gaurko posta boloei eskaintzea pentsatu dot. Ez pentsa Luciano bolaria zanik, ezta gutxiagorik ere; boloa nola hartu etzekien eta!. Kontua da Adelaren aitona bolari nahiko ona izan zala eta bere omenez, udak bere izena galtzear dagoenean, Legazpiko Mauleon bolatokian bolo txapelketa ospatzen zan.
Baina horren berri aurrerago emango det, blog hau bizirik badarrai. Gaurkoan boloen jokua zertan datzan adierazten saiatuko naiz. Ondoren, jokuaren 'estetika' aztertuko det eta, amaitzeko Lucianok eskakizun bat egingo du.
Goierrialdean bederatzi birlekin jokatzen da. Boloak bide jakin bat jarraitu behar du tiraldia baliozkotzat emateko. Bide hori erabileraren poderioz dago markatuta. Erdi-bidean beste birla txiki bat aurkituko dugu. Birla hori soka batez dago itsatsita oso urruti joan ez dadin. Bota ezkero tiraldia hutsala da.
----------------
Errugbi partidetako Toucheak bezala, bolarien erritualak liluratuta ere uzten zuen Luciano:
-Bolariak gorpuz guztiarekin laguntzen du tiraldia: boloa hartu, begiak birletan finkatu, publikoaz ahaztu, lekua hartu, boloa begien pareraino altxatu, birlak begi-ninietan... Orduan hasten da bolariaren dantza sakratua.
Dantza horren guztiaren emaitza 25 bat metro urrutirago aurkituko dugu...
Rrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrr...

4 comentarii:
Badarraidezala blogak! Ez dadila galdu, garai bateko bolatokia bezela.
Boloen mundutik atera gabe: saituko naiz birlaren bat edo bi botatzen..., baina zure tiroak ikusita gogoak kentzen zazikit batzutan...
kar kar (uste det euskaraz barre egiten ikastren hazi naizela)
Milesker, Patxi, erantzunagatio.
nik txikitatik ezagutzen dut bolo jokua. baina ez hemen, castillan baizik. Ciguenzan , herri herdian plaza bat zegoen,zelai bat zen hobeto ezanez. "la era " deitzen zioten. han humeak jolasten genuen bai baloiakin, bai bizikletakin, edo gudatan jolasten.
izkina batean zegoen bolatokia, eta han gizonak jolasten zuten. igandean adibidez, meza ondoren, apaiza ta guzti jolasten zuen. baina zoritxarrez "la era" saldu egin zuten jabea eta udaletxea ezer egin zuen. "la era" alderantziz etxeak eta hotel-jatetxe bat jarri zuten, herriko jendeari bere espazio soziala kenduz. horrela dabil gauzak. gaur egun ciguenzan bolo jokua galdu da. pena bat da
Eta tristeena agian zera izanen da: hemendik urte batzuetara, Ziguenza zein Zumarretxuko udaleko bati okurrituko zaiola boloei buruzko museoa antolatzea.
Halakoxeak gera gizakiak!
Trimiteți un comentariu