iBarretxeren B Plana

2026 urtetik, noski, bizi-gogo eta itxaropen lurtarrak beste ikuspuntu batekin ikusten dira. Inoiz ez zenukete asmatuko nola ikusten den Euskal Herria etorkizun honetatik begira. 2006 urtea, esate baterako.

ETAk su-eten iraunkorra iragarri zuenetik gauza asko aldatu ziren Euskal Herrian. Dena den, konflikto politikoa oraindik konpondu gabe zegoen, eta abertzaleak beldur ziren nondik aterako ziren espainiako popularrak zein sozialistak, horiek baitziren garai hartako alderdi politiko nagusiak espainiar estatuan.

2007an, beste behin, alderdi abertzaleek gehiengoa eskuratu zuten Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) hauteskuendeetan, baina horrek ez zion balio izan Estatutu Berria onartzeko, ez eta herri-kontsulta egiteko ere. Izan ere, ez ziran ados jarri PSErekin, eta horrek sekulako krisia eragin zuen Eusko Jaurlaritza eta Gobernu Espainiarraren artean. Alderdi abertzaleek madrilen menpe egotea leporatzen zieten sozialista euskaldunei. Abenduan sekula izan dan manifa handiena pasatu zan Bilbotik, baina ez zuen ezertarako balio izan.

2009.eko otsailaren 21ean madrilgo egunkari batek urteko esklusiba zekarren lehen orrira:

¿Tiene el País Vasco la bomba atómica?

Eguerdiko hamabietan, Zapatari presidentea telebistan azaldu zen eta iBarretxeri ultimatuma bota zion:

-iBarretxe jauna, terrorismoarekin lortu ez zenutena, ez dozue arma nuklearren bidez konponduko.

Eta hiruretan iBarretxek:

-Ez dugu arma atomikorik. Euskaldunok herri baketsua gara eta izango gara beti. Etor daitezela NBEko inspektoreak Euskal Herriko bazterrak mihatzera. Lasai nago ez baitute ezer aurkituko.

Arratsaldeko lauetarako gobernuen arteko harremanak hautsiak ziren.

Egunak pasa ahala, tentsioa areagotzen jun zan. Espainiar Ejerzitoa Euskal Herri osotik sakabanatu zen instalazio atomikoaen bila; alperrik. Hurrengo egunean jende pila saiatu zan Euskal Erkidegotik anka egiten. Baina ez zuten denok lortu, mugalari gutxi baitzegoen jende andana hura pasatzen laguntzeko.

Estatu Espainola eta bere aliatuek zioten, Donostia Phisic Centerren deuzespen handiko armak egiteko ikerketak burutzen ari zirela. Euskal Herriko beste herri batzuetan ere laborategi izkutuak zirela ere salatu zuten. Besteak beste, herri hauetan uranioa aberasteko zentrifugagailuak eraiki zirela jada: Arrasate, Ormaiztegi, Elorrio, Laudio, Zalla, Sestao, Zaldibi...

NBEko Behinbetiko Batzordean aztertu zan arazoa. Estatu gehienek Estatu Espainolaren alde jarri ziren. Dena den, hainbat herri Euskal Herriaren alde jarri ziran, alegia, Iran, Korea, Kuba, Venezuela... Bere txanda iritsi zenean, iBarretxek Uranioa aberasteko egitasmoa bertan behera uzteko asmorik ez zuela berretsi zuen.

Handik bi hilabetera, IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako zuzendari Mohamed el Baradeik, Gasteizera iritsi zen programa nuklearraz argibideak jaso eta agintariei uranioa aberasteko indarrean jarri zuten prozesua eten zitzaten eskatzeko.

Jaione Zenarruzagoitiak, Euskal Autonomi Erkidegoko auzi nuklearreko arduradun gorenak, adierazi zuen uranioa aberasteari uztea ez zela arazoa konpontzeko irtenbidea:

-Horrelako eskakizunak [uranioa aberasteko jarduerak etetea] garrantzi gutxikoak dira arazoa konpontzeko bidean.

El Baradeik adierazi zuen gatazkari irtenbidea emateko garai egokia zela. Zenarrruzagoitiak lan egiteko ahaleginak areagotuko zituztela jakinarazi ziola zehaztu zuen zuzendariak.

El Baradeik bi hilabete geroago jakinarazi zuen komunitateak ezarri zizkion baldintzak betetzen ari zen edo ez; bereziki, uranioa aberasteko abian jarritako prozesua eten zuen edo ez. Txosten hori, NBEko Segurtasun Kontseiluari igorri zuen(...)

Zer zioen txosten horrek? Auskalo. Nik behintzat horrela utziko det fikzio-krisi hau oraingoz. Fikzioa baita, ohartuko zinaten harrezkero. Azken paragrafoak berriatik lapurtu ditut. Izen gutxi batzuk besterik ez ditut aldatu: Iranen ordez, Euskal Herria; eta Ahmadinejahen ordez, iBarretxe.

Niciun comentariu: