Archimboldiren Musa

Hitz dardartiak ez dira konputagailuan ikusten. Koadernoaren aurrean izango banintz ez nuke asmatuko lerroen bidea jarraitzen. Zergatik nago urduri? Ba kupidok ene bihoza ziztatu duelako, azkenik bizitzari (eta bide batez, blog honi) zentzua ematen dion pertsonarekin topo egin dudalako.

Aspalditik komentatu nion Lucianori Musa bat behar nuela, inspirazio iturri eder bat. Baina berak lasai egotzeko eskatzen zidan.

-Beno, maitasuna ez dago bilatzerik, espero ez degunian azaltzen baita bere indar guztiarekin.

-Beste blogariak badute ba, bere musa -erantzun nuen- Estitxu Fernandez esaterako, neska hori neri ere gustazten zait... Bale, bale, Luciano, lasaitu hadi, okupauta dagola badakit.

-Beitu, Beno, badakit zer egingo deun -zioen Lucianok- Badaukat kajoian Alacanteko puru bat, turuta formakoa, bihotzaren bidaiak kausitzen dituenak. Purua erre ezkero, zure bihotza beste mundu batean esnatuko da, beste bihotz batetik gertu. Zer, ¿Animatuko al haiz?

Gehiegi pentsatu gabe eman nion baietza Lucianori.

------------------


Purua begiak itxita nituela erretzeko agindu zidan Brindavinok. Azken zupadak ematen ari nintzela, begiak ireki eta ezagutzen ez nuen gela batean aurkitu nintzen. Erabat zorabiatuta, hala-nola, ohetik altxa eta ezezaguna egiten zitzaidan gela hura aztertu nuen. Hotel bateko logela batean nengoen. Balkoira atera nintzen eguerdiko eguzkia dastatzeko. Goian zerua urdina, ezkerrean mendia, eskubian itsasoa eta azpian...

Hau.







Hura izango al zan nere Musa? Lucianok bihotzari kasu egiteko agindu zidan, baina oraindik ez nuen ezer berezirik sentitzen.

Baina, bapatean, bihotzaren taupadak bizkortu egin zitzaizkidian. Ene Musa gertu sentitzen nuen. Balkoitik behera begiratu nuen berriro. Nor zegoen pertsona horien guztien begietan?






Argazkilariak ahí, ahí, ahí esaten zuen bakoitzean ziztada bat sentitzen nuen bihotzean. Eta zer esanik ere titirititíarekin. Baina gehiago nahi nuen eta balkoitik gehiago ateratzea erabaki nuen ene Musa ikusteko xedez. Eta hor ikusi nuen, jostunek azken ukituak ematen zizkioten bitartean.





Segundu batean besterik ez nuen ikusi, lehiotik gehiegi atera bait nintzen, ekilibrio mantendu ezinik...


Plast!!

-------------------


Pipienean esnatu naiz gonbidatuen ohean; izerditan nago. Luciano ondoan daukat, aulkian eserita.

-Ze, Beno, ligatu al dek?

-----------------


Ez dakit berriro ene Musa ikusteko aukera izango dudan. Lucianok dio puru gehiago lortuko dituela, baina ez dakit gai izango naizen hainbeste itxoiteko. Dena den, ez dirudi Luciano ene amodio honekin oso pozik dagoenik. Berak dio neska horrek eta nik oso gauza gutxi ditugula amankomunean. Bere ezkon harreman nahasien berri ere eman dit, baita alderdi politiko zehatz bati emandako babesari buruz ere.

Baina hori guztia ene bihotzari ez zaio batere axola, harentzat iragana eta ideologia bezalako kontzeptuek ez baitira existitzen.

Beno, ordua da, post hau berehala bukatu beharra daukat, kioskoak itxi baino lehen. Ez dakit zein aldizkari erosiko dudan: Hola, Lecturas, Semana, Diez Minutos...

Denak, agian.

2 comentarii:

DAVID ELGEA spunea...

me has dejado con la mosca ¿ quien coño era la MUSA ?
UN SALUDO

Beno von Archimboldi spunea...

Pues todavía no lo sé. Sòlo la pude ver desde el balcón. Pero Luciano me ha prometido que para la semana que viene me traerá un puro y podré volver a mi amor. No sé si podré esperar tanto.

Ya te contaré.

Gracias. :-)