Kirurjia pixka bat

Berritasunez josita dator gaurko mezua. Izan ere, perestroikaren garaiak iritsi dira blog honetara. Benok, 'Madame Lefevre' estetika zentrora bidali du bere bloga, 'lifting' tratamendu batera. Hona hemen mutazioaren xehetasunak:

1.- Sinadura berriak: Benoz gain, Locosueñok eta nik neuk idatziko ditugu mezuak. Locosueñok, besteak beste, pipieneako lehiotatik ikusten duena kontatuko du. Bere azken bidaia kontatzeko gogoa ere duela esan dit. Bergarako txakurtegiko kaiola batean pasa ditu oporrak, eta nazkatuta dago jada gurekin. Nire aldetik, lehen pertsona eta orainaldia eskaini nahi diot blogari. Freskura pixka bat, azken finean.

2.- Buruari buelta asko eman ondoren, izenburua euskaratzea erabaki dut: 'pipieneako begia' hautatu dut. Aurrekoa asko gustatzen zait oraindik, eta horregatik ez dut erabat baztertu nahi. Bere bloga ez duen bitartean, azpitituluan egingo du bere kabia.

3.- Azkenik, makillaje berdea kentzeko eskatu diot Madame Lefevreri. Nekatu nau jada. Oso 'kantosoa' iruditu zait beti. Irakurketa oztopatzeaz gain, garagardo marka ezaguna dakarkit beti gogora:


Agur, berde! Berde agur!

(oharra: pasarte honen titulua 'agur jaunaren' doinuarekin kantatzea gomendatzen da)

Donostiako jazzaldian nago, Zurriolako hondartzan, ezinezkoa berde hori begietatik kentzea.

Kanpaina hori burutu zuten publizistek egindako lana oso argi ikusten da ene subkontzientean.

'Piensa en verde...'

Goizeko ordu txikietan oheratu naiz eta ezin det lo hartu. Begiak ireki ala itxi, kolore berdekoak dira lehioa, pareta, izarak edo Adela. Imaginatzen ditudan gauzak, kontzeptu guztiak kolore horrekoak dira. Lorca-ren poema, mugimendu ekologista, Crédit Agricole, John Ford, inbidia, Guardia Zibila, Islama, kamuflajea, baserritarrak...