Txikitoaren balada

-Mostoa, marikoi hori?

Garai batean ohikoak ziran halako esaldiak Zumarretxuko tabernetan; txikiteroaren erritual sakratua hausteko ausardia zuenak, kritika eta parre guztien helburu bilakatzen zan (eta zer esanik ez emaztea etxean laguntzen bazuen).

Tabernari ohia izanik, Lutxianok gertutik ezagutu zuen txikitero haien errutina:

-Taberna kopurua: hogei bat; asteburuetan 40era hel zitezkeen.

-Txikitero kopurua: goizean zehar handitzen zijoan, baina eguerdian jotzen zuen topea; gutxitan iristen ziran hamarrera.

-Zer edaten zuten: egunsentian 'solysombra' (bideo pornoarekin hobeto irensten zan); goizean, ardo txuria edota beltza gasakin; eta eguerdian, beltza, arratsaldean bezalaxe.

Zorionez edo zoritxarrez, Franko hiltzearekin batera, txikiteroen espeziea galtzeko arriskuan egon zen. 'Demokraziak' tentagarri berriak eskaini zizkien garaiko gazteei, eta tabernarien apalak edari berriez hornitu ziren.

Kontuan hartu beharra dago, alkoholaz gain, bestelako drogek ere berebiziko jakingura sortu zutela gazte jendearen artean: haxixa, heroina, batxuriak, speed-a..., kolokatzeko modu berriak ekarri zituzten.

Garai bateko tabernak ezin izan zuten, beraz, aro berriari aurre egin eta, poliki-poliki, ixten joan ziren. Haien ordez 'pub'ak irekitzen hasi ziran, 80. hamarkadaren hasieran. Zumarretxun, besteak beste, Infernu, HD, Laket, Gaztelekua...

Baina joera hura behin betiko finkatu zuen arrazoi garrantzitsuena ez dut oraindik aipatu: rokanrola.

Ordura arte, tabernak elkarrizketarako lekuak ziran; eulien hotsak eta, batzutan irrati edo telebistarenak, laguntzen zuen txikiteroen hizketa saioa.

Gazteek, berriz, oso azkar ikasi zuten musika kateen bolumena igotzen, horrela entzun behar baitira rokanrola eta bere aldaera guztiak.

Nerabeek nahiago zuten musika 'ona' jartzen zuten tabernetan elkartzea; eta punk-a edo heavy-a bazan, hobe. Han ikasi zituzten himno basatien artean, nola ez, alkoholak ere berea izan zuen. PGBko garaiak ziren haiek:

¡Todo por ella
por la más bella,
todo por la botella!
¡todo por ella
por la mejor
todo por el alcohol!
¡hay que beber
para vivir!
¡todo por ella
por la mejor
todo por el alcohol!



90. hamarkadaren erdialdean, bizi kalitatearen igotzearekin batera, jendearen apetak findu egin ziren. Ardoaren 'kultura' herri osoan zehar zabaldu zen. Hainbat tabernak, ardoaren zapore, kolore eta usaina ezagutzeko ikastaroak antolatu zituzten. Zumarretxun, esaterako, Urretxuko alkate ohiaren ardo merkea ospea galtzen hasi zen; askok eta askok zalantzan jarri zuten mahatsa zeramanik ere. Eta zer esanik ez ardo bereziari buruz. Tabernetan, ardo onduak eskaintzen hasi ziren: Cordovin, Viña Emiliano, Coto, Marqués de Riscal, Pierola...

Aberaskumeen aroa.

-----------------

Esandakoagatik ezin ondorioztatu, beraz, alkoholak gure gizartean indarra galdu duenik, ez eta gutxagorik ere. Izan ere, bihozmina sendatzeko edabe eskatuena da oraindik. Alde hortatik, Vicente Fernandezen abesti honek ez du iraungipen datarik. Gozatu:




Tratando de olvidar
me metí a una cantina
tus besos me faltaban
los exigía mi piel

Yo no podía aceptar
que aquel mar de caricias
hoy fuera un gran desierto
y yo parte de él

Jamás había tomado
y no digo mentiras
yo nunca había tenido
una copa en mi mano

Yo no sabía que el vino
hiciera tanto daño
pero empecé a beber
y así me las tomé:

La primera con agua
la segunda sin agua
y la tercera como agua

Ya no me lastimaban
ni el vino la garganta
ni tus besos el alma

La primera con agua
la segunda sin agua
y la tercera como agua

Y fue pasando el tiempo
y de tanto esperarte
fui perdiendo la calma

(Y fue pasando el tiempo
y el dolor que dejaste
de borracho se calma)

Niciun comentariu: