Komikitaun 3.2

Mezu honek bi xede ditu. Alde batetik, eskubiko zutabean jarri detan loturaren berri ematea; eta bestetik, GIF animatu horren marrazkien egilea aurkeztea.
Hasi gaitezen:

- Irudi animatuan klikatu ezkero, 'komikitaun' konvolutean idatziko ditudan mezuak azalduko dira, gaietan salkatuta. Gif hori, Un Freeez 2.1 programaren bitartez gauzatu dut. Oso erabilterraza da eta, gainera, dohakoa.

- Frantzia aldera joaten garenean komikiren bat erosteko ohitura daukagu, eta frantsesez ezer gutxi dakigunez, komiki mutuak erosten saiatzen gara. Modu horretan, bilduma polita osatzea lortu dugu. Bilduma horretatik bertatik atera ditut gif-ean jarri ditudan marrazkiak. Hona hemen autorea eta bere lanari buruzku iruzkin txikia:


François Ayroles (Paris, 1969) 'Lapin' izeneko fanzinearen bitartez ezagutu nuen. Aldizkari hori L'Association argitaletxeak kaleratzen du eta Frantziako komikilarien harrobi erreferentzailea bilakatu da azken hamarkadan. Izan ere, bertako sinadura askok sekulako arrakasta lortu dute komiki komertzialaren munduan: Lewis Trondheim, Guy Delisle, David B., Joann Sfar, Cristophe Blain eta François Ayroles, besteak beste.

'L'Association' argitaletxeko komiki gehienak esperimentalak direla esan genezake. Autoreek askatasun osoa daukate nahi dutena argitaratzeko, salmenta kopurua eta irakurgarritasunak ez du zertan bere lana baldintzatzen.




Testuinguru horretan kokatzen da Ayrolesen lana. Paragrafo honetan agertzen den azala, 'Les parleurs' (L'Association, 2003), urte pare bat geroago topatu genuen. Marrazkien sinpletasuna eta erritmoa dira, nere ustez, lan horren ezaugarririk nabarmenenak. Isiluneekin jokatzen maixua dela deritzot, eta zer esanik ez hizlarien diskurtsoarekin. Irakurleak, bere kasa imagina dezake hizlari bakoitza esaten ari dena. Oso ariketa entretenigarria, benetan gomendagarria. Ene ikasleekin probatu izan dot inoiz eta nahiko gauza kuriosoak atera dira. Orain zure txanda da.

Irudia handitzeko, bertan klikatu.


Niciun comentariu: