Kanpaia jotzen

Luciano Brindavinok Errealistatzat jotzen zuen bere burua. Ez, ez pentsa gure Luciano monarkiaren alde zegoenik, ez eta gipuzkoako futbol taldearen jarraitzailea zenik ere. Kontua da 2000.eko lehen hamarkada hartan, fikzioan baino, errealitatean erosoago sentitzen zala. Baina arazo bat zuen: ondo ezagutzen zuena besterik ez zekien kontatzen. Eta hobeto ezagutzen zuena, berak bizitakoa zan. Beraz, modelo faltan, bere haurtzaroa desklasifikatuko du Brindavinok.

Bat baino gehiagok pentsa lezake jarraian datorrena exhibizionismo hutsa dela, hirugarren mailako literatura eskatologikoa. Nori axola dio Lucianoren sexualitatearen ernaltzea?

-Auzo-lotsa sentitzen diat Luciano, zeure burua hain biluzik utzita.

Ez det uste hainbesterako izango zanik. Euskaldunek belaunaldiz belaunaldi kastratu dituzten tabuak apurtu, besterik ez zuen nahi Brindavinok. Gaiari naturaltasunez aurre egin nahi zion, lotsarik gabe, eguraldiaz edota futbolaz arituko balitz bezala.

Kanpaia jo aurretik, haurtzaroko pasarte bi aukeratu dizkigu, gosegarri gisa.

---------------------


Luciano dibanean etzanda

Ene lehen oroitzapen sexuala 1978koa da. Orduan 8 urte izango nituen eta OHOko bigarren mailan nengoen. Bazkaldu ostean, nere gelan egoten ginan lagun bat eta ni. Eskolara joan aurretik ordu erdi pasatxo geneukan nahi genuena egiteko. Musika entzuten pasatzen genuen denbora gehiena, Guk, Bob Dylan... eskura geneukana. Oso ondo pasatzen genuen abestien letrak ikasten. Honako hau esaterako, ez det uste inoiz ahaztuko dugunik:

Lagun etor gurekin
denek elkarrekin
badugu zer egin...

Blogari perfektuen metafora?

Barka zazue, bidetik atera naiz.

Beste bi anaiekin konpartitzen nuen gelan geunden, ene laguna eta ni. Kontua da -ez dakit zerk bultzatu ninduen horretara-, lagunari muxu baten eske nenbilela azken egunetan. Hainbeste insistitu omen nuen non lagunak, egun hartan bertan, bere onespena eman zidan. Probatu nahi genuen, ea zer sentitzen zan... Muxua bera ez det ondo oroitzen. Gustatu zitzaigula bai.

Egun batzuk barru, lagunak eskatu zian muxua niri. Ezezkoa eman nion. Jakinmina asetuta nuen erabat eta egoera eskutik joango zitzaigunaren susmoa nuen. Hor ikusten det egun, ene izaera kontserbadore eta segurolaren hazietako bat.

------------


Ene Brain-Pocketak eskaini didan honako pasarte hau zeharo ahaztuta neukan. Hunkituta uzten nau izan naizen horrek:

Txikitan, uda garaia iristen zanean, Hernanira joaten ginan ama, aita eta hiru anai txikiak, izebaren etxera. Egun hartan bakarrik nengoen etxean, zergatik ez galdetu. Eta zer egin nuen? Zer demontre pasa zitzaidan burutik? Ba ene izebaren jantziak, lentzeria eta guzti, probatzea.

Zergatik mozorrotu nintzan? Jakinminean bilatuko nuke arrazoia. Eta nola ez, debekuaren erakarpenean. Mutilak ezin genituen nesken arropak jantzi eta horregatik are erkargarriagoak egiten zitzaizkidan: bularretakoa, gona, osagarriak...

Datorren urtean, ihauterietako jaietan, ene fantasia txiki horretan murgilduko naiz berriro.

Zin dagizut, izan naizen hori.

----------------------


Kanpaia jotzen

Hamaika urte nituela, ondo gogoratzen det, amak galdetu zidan ea Nivea itxurako esne beroa atera zitzaidan inoiz txilibitutik. Orduan ez nuen amaren galdera ulertu. Urte baztuk pasa beharko ziran oraindikan.

Hamairu edo hamalau urte izango nituen orgasmoa deskubritu nuenean. Gurasoen etxeko egongelan nengoen. Beno, egongela bakarrik ez. Garai hartan zortzi pertsona lo egiten genuen etxean eta, egunez egongela zana, gauean logela bihurtzen zan. Bi ohe zeuden bertan. Ni, koadro gorri eta beltzak zituen ohean nengoen. Oso garbi ikusten det estalkia. Ohean sartuta nengoen, komiki erotikoa irakurtzen. Irakurtzen ari nintzen pasartea deskribatzen saiatuko naiz:

"Logela handia etxe dotore batean. Bi pertsona daude bertan: batetik gizon zaharra, bere ohean etzanda, gaixo, oso gaixo, hiltzorian, estutzen banauzue; bestetik neskamea, gaztea, liraina, hautsa kentzen ari zaio ohe mahaiko famili argazki bati. Neskameen ohiko uniformea darama, kofia txuria eta minigona beltza barne.

"Zaharrak begiak okertu eta berehala aldatu zaio aurpegia. Bere medikuak mementu hartan ikusiko balu, bere kargua utziko luke berehala. Orduan zaharrak neskameari eskatzen dio ea ohearen buruaren gaineko kristoa zuzenduko duen, zeharo okertuta ikusten baitu. Neskameak, noski, baietz, aldizkaritxoaren diru-balioa justifikatzeko besterik ez bada ere.

"Ohera igo da jada, gurutzefikara heltzeko xedez. Belaunak burukoan jarri dira; zahar gaixoak arnas hartu ezinik, neskamearen kuleroetan itotzen ari da.

Buruz behera nengoen ohean etzanda, maindirak ene gorputzaren igurtzia sentitzen hasi zenean. Hala izan zan ene lehen masturbazioa: tolesgabea, bakuna.

Eta ondoren orgasmoa. Ene bizitzako lehena. Ez dakit garraxia itoaraztea lortu ote nuen. Gero bai. Beste askok bezala, suposatzen det. Ezagutu ditut lagunartean masturbatu izan direnak, baina ni ez nintzan haraino iritsi. Eta pena ematen dit, ez pentsa. Ba ote al dago, mutil koxkor batentzat, lagunekin masturbatu baino gauza sano, merke eta atsegingarriagorik?

-------------------


Ez dakit zer esango zukeen psikoanalista batek post honi buruz, lelokeriren bat, ziurrena. Argi dago, ordea, inork ez zidala behar bezala azaldu gorputz barrenetik ateratzen zitzaizkidan sentzazio eta bulkada horiek guztiak. Ez diet, noski, horren errua gurasoei egotziko. Nahikotxo egin zuten, zein garai bizitzea suertatu zitzaien ikusita. Erlijioa eta frankismoa, horiek bai, zerikusi dexente izan zuten sexuaren tabua gizartean sustraitzeko bidean. Eta horiei eskatzen dizkiet nik ordainak.

Luciano Brindavino

Niciun comentariu: