The New Basque Ghetto?

XXI. mendeko hasiera hura aldaketa nahiko eraman zituen Adela eta Lucianoren herrira. Euskal Herri osoan bezalaxe, etorkin berri asko bizitza berri baten bila zijoazten Afrika, Hegoamerika eta Europako ekialdetik.

2006eko hasieran aldaketa horiek pil-pilean zeuden eta horiek ez zitzaizkien denei gustatzen. Izan ere, gaizkile eta lapurreten igoera etorkinen gehikuntza horri atxikitzen zioten askok eta askok.

Bilboko alkateak, esaterako, prest zegoen garai hartan nabajeroei aurre egiteko, eta horretarako gaizkile antza zuena atxilotu eta katxeatuko zuela agindu zuen. Azkuna jaunarekin ados izango ziran ziur, azken egunotan Zumarretxun lapurretak jasan zituzten denda zein partikularrak. Betiko kontue, zeozer duenak estatus kuoa defendatzen saiatuko da; ezer ez duenak, ordea, ez du ezer arriskuan jartzeko ardurarik.

Modu honetan, Europa eta Estatu Batuetako lehentasuna segurtasuna bihurtu zen. Migrazioen eta pobreziaren sustraiak aurkitu eta zuzendu beharrean, ate sendoak eta poliziak fabrikatzea erabaki zuten.
Guzti horrek integrazioari ateak itxi eta marginaltasunarenak ireki zituen.

Ghettoak sortzeko arriskua beraz, aurrerago Estatu Batuetan jazo zen bezalaxe, Reaganen garaian. Garai hori The New American Ghetto argazki liburuan isladatzen du Camilo José Vergarak. Vergarak EEBBren aurpegi ezkutua dakar gurera. Chicago, Boston zein New Yorkeko gutxiengoen bizi baldintzak aztertzen ditu. Orri honetako argazkiak liburu horretatik ataratakoak dira.

Datorren argazkian burni-denda dugu eta bere jabea. Atea zein lehioa altzairuzko sare batez daude inguratuta. Fijatu ezkero, bere ondoan defentsako txakurraren hortzen gosea ere soma daiteke.



Argazkian ikusten den bezala, delinkuentzia barrio pobreenetara mugatu zen; aberatsak haien auzo berdeetan lasai lasai zenbiltzan bitartean, pobreek zuten guztia galtzeko etengabeko arriskua zuten.

Brindavinok beldur zen ia hemen ere halakorik ez ote zen gertatuko; beldur benetan, ordura arte oso lasai bizi baitzen etxeko atea giltzarik gabe ixten, bai eta noizbehinka kotxea itxi gabe gau osoan kalean utzita.

Ez litzaioke batere gustatuko, esaterako, Kamioi honen jabe izatea.

PD: Orri hau irekitzen duen argazkia, Bronx-en atera zen. Autoreak halako azpititulua eman zion: "Motela deitzen zaion putetxea".

Besterik gabe, Antibula Zaharretik.

Gero arte.

Niciun comentariu: