Zorte on, Mister Gorsky

2006ko irailaren 8a, igandea. Lutxiano ohean dago ametsetan. Ilargian dago, harri batean eserita. Bi pertsonei begira ari da: bata, Iparragirre da, perretxiku haluzinogenoen bila dabil, bastoia, txapela, otarra eta guzti; besteak Mister Gorsky du izena, pantaloiak belaunera arte ditu jaitsita eta korrika dabil, hara eta hona, nahiko era deserosoan.

Bapatean esnatu da Lutxiano. Goizeko hamarrak dira. Ametsa buruan du oraindik.

-Iparragirre, nondik datorren badakit. Álvarez Raboren komiki batean irakurri nuen aspaldi...,




-... baina Mister Gorsky horrek, zer demontre egiten du nere ametsean?

Ohetik jaiki da Lutxiano. Teontzia urez bete eta sutan jarri du. Te txinatarra hartzen du goizero, baina bukatzen ari zaio jada. Eta Ai Tuok uztailera arte ez du gehiago ekarriko.

Ai Tuo Lutxiano eta Adelaren lagun gasteiztarra da, Txinan bizi da orain dela sei urte.

-Ai Tuo! -Lutxianoren begiak dir-dir- Ai Tuok kontatu zidan Mister Gorkyren istorioa!

Lutxianok Ai Tuorekin izandako berbaldi hura gogoratu zuen:

-Ba al dakizu zer esan zuen Neil Amstrong astronautak ilargia zapaldu zuen unean?

Lutxianori, orduan ere, Álvarez Raboren aipatu komiki berbera etorri zitzaion burura.




-Baietz uste det -erantzun zion Lutxianok bere buruarekin kontent-. Honen antzeko zerbait: 'honako pauso hau, gizon batentzat, oso txikia da; gizateriarentzat, berriz, sekulako jauzia'.

-Klaro, hori edonork daki, oso esaldi famatua da. Descartesena edo Vujadin Boscov-ena bezain famatuak. Baina esaldi horren ostean beste hitz batzuk ere esan zituen, lau konkretuki: 'zorte on, Mister Gorsky'.

-A bai? Ez nekien. Banengoen ba, ni, galdera hori errezegia zela. Eta zergatik esan zituen ba hitz horiek?

Lutxianok ixilik entzun zuen Ai Tuo-ren azalpena. Amaitu arte ez zuen hitzik egin.

-Adarra jotzen, Ai Tuo?

-Ez, Lutxiano, benetan diotsut. Inoiz gezurretan ikusi al nauzu? -Egia zan hura. Ai Tuok askotan kontatzen zizkion harrien azpitik ateratako istorio xelebreak, baina beti ematen zion esandakoa baieztazeko iturri fidagarriren bat. Kasu horretan ez, ordea.

Horregatik, Mister Gorskyren istorioa lagunei kontatzen zienean, ez zituen argumentu asko aurkitzen, kontatutakoa egia zen ala ez frogatzeko.

-Lagun batek kontatu zidan.

-A bai???

-----------

Goizeko hamarrak dira. Lutxiano tea hartzen ari da Pipieneako arma-gelan. Konputagailuaren aurrean dago. Honako hitz hauek idatzi ditu bilatzailean:

amstrong+gorsky

Bigarren loturan egin du klik. Astronautari egindako elkarrizketa bat dator, gaztelerara itzulita. Lutxianok adi-adi irakurtzen ditu hitz gorriak. Lerro batzuk jaitsi ditu arratoiarekin. Orduan ikusi du, teari zurrupada ematen dion bitartean.

-----------

Tea Lutxianoren alkandora berotzen ari da, pozik dago, hala ere. Orain bai, beldurrik gabe konta dezake 'zorte on, Mr Gorsky' esaldiaren atzean dagoen istorioa:

Neil Amstrong-ek 1996ean argitu zuen misterioa, Floridan. Hitzaldiaren osteko galderak erantzuten ari zen. Kazetari batek, astronautak 26 urte lehenago esandako hitzak gogoratu zizkion. Eta, inork espero ez bazuen ere, galdera erantzuteko prest azaldu zan.

-Mende laurdena pasa da esaldi hura bota nuenetik, eta Gorsky jauna hilda dago jada. Ez dago, beraz, enigma ixilean mantentzeko arrazoirik -Neilek ur pixka bat edan zuen jarraitu aurretik-. Beisbolera jokatzen ari nintzen lagun batekin nere etxeko atarian. Honek, hain fuerte eman zion pelotari, bizilagunen etxeraino bidali zuela. Bizilagun hoiek Gorsky senar-emazteak ziren. Pilota, Gorskytarren logelako lehioaren parean pausatu zen. Neil pilota hartzera joan zenean, Gorsky andrearen ahotsa entzun zuen. Garrasika ari zen. Honako hau esaten ari zitzaion bere senarrari:

-Sexu orala? Sexu orala nahi al duk? Bizilagunen semea ilargitik pasiatzen ez den artean, ez duk inoiz sexu oralik izango!

Un comentariu:

DAVID ELGEA spunea...

Kar,Kar... oso historio ona benetan. eta primeran kontatu duzu.