Superhumano

Beti deitu du nere atentzioa euskaldun batzuk, atzerrira doazenenan, uzten duten aztarna: Lope de Agirre, Iparagirre, Urtain, Jose Maria Iñigo, Indurain, Superlopez Arriortua..., izen horiek iritzi kontrajarriak sortzen dituzte euskaldunen zein kanpotarren artean.

Gaur honera ekarri nahi dudan euskalduna ere zaku horretan sar genezake. Alde batetik, 2000tik aurrera Madrilen bizi delako; eta bestetik, euskaldun emigrantearen eredua berriro ere ankaz-gora jartzen duelako. Hona hemen Lope de Agirreren enegarren enkarnazioa.

----------------


Iraila legez, Pipieneako liburutegia ordenatzen zebilen Lutxiano. Lan gatza, liburu bezainbeste leku ez zegoelako. Hori dela eta, Georges Perec-en proposamena kontuan hartzea burutik pasatzen zitzaion askotan.

Lan horretan zebilela, Lutxianok diapositiva zahar batzuk aurkitu zituen karpeta batzuen tartean. A4 tamanianko plastikotan babestuta, 5x4x2=40 diapositiba kontatu zituen. Horietako batean, post honetako protagonista eta Adela zeuden, kamarari begira. Lutxiano, lehiora gerturatu, eta argiari begira jarri zuen negatiboa.

Argazkia Valentzian zegoen aterata, Fanzine topaketa batean. 'Fanzinerama' zuen izena eta bertan elkartu ziren estatu osoko fanzine egileak. Euskalerritik bi: 'La Comictiva' eta 'Komik Banda'.

Lehena, Bilbotik zetorren, puntako marrazkilariekin, azala kolorez eta guzti.
















Bigarrena, goierrialdeko herri ilun batetik, afizionatu batzuen fotokopia grapatuak, besterik gabe.

Natxo Allende barakaldotarra zen 'La comictiva' aldizkariaren burua. Oso tipo majua, zertxobait lotxatia, baina oso adeitsua.

-Zumarragatarrak? Patxi Sánchez ezagutzen? Pisua konpartitu genuen Donostian, orain dela urte asko. 'Habekomik' aldizkarirako komikiak egiten zituen, baina batez ere bere olioak ditut gogoan. Ezagutu dudan pintorerik trebeena, zalantza izpirik gabe.

Garai hartan ere, Natxok hainbat agerraldi egin zituen telebistan, 'Superhumano' ezizenean izkutauta. ETBko gau martiar haietan, pijama patetiko batekin osatzen zituen bere bost minutuak:

-¡Soy el Superhumano!

Geroago ezagutu genuen www.metrobilbao.info dominioa erregistratu zueneko hura. Web orri horretan bilboko metroaren kontrako kanpaina bat hasi zuen. Kostata, baina azkenik lortu zuten metrokoek pelma zirikatzaile hura gainetik kentzea.

Mendea amaitu aurretik laburmetrai bat egiteko denbora ere izan zuen. 'Pito de Oro'. Lehen zein bigarren zatia hemen jaitsi dezakezu.

Hona hemen filmetxoaren sinopsia: 'Pito de oro' Athleticeko jokalari ospetsua da, gol pila sartzen baititu txilibituarekin. Baina entrenamendu saio batean barrabiletan kolpe bat jaso eta txilibitua bihurritzen zaio. Medikuek bat datoz diagnosiarekin: 'Pito de oro'ren txilibituak ez ditu gol gehiago sartuko. Etsita, futbola utzi eta sado-maso filmak grabatzera dedikatzen da.

Lutxianok eskubiko begia ireki eta diapositiba zorroan sartu zuen.

-Eta Orain? Galdetu zion bere buruari. Zertan dabil Natxo Allende?

------------------


Natxo Allendek ezizen berria du aspalditik, 'Torbe'. Putalocura da bere web orria. Bere burutazioak oso xelebreak dira baina erakargarri erotikoen oihan batean bilatu behar dira. Bere testuak irakurri ostean, pena ematen du ikustea nola joan daitekeen pikutara hainbeste talentu, eskandaluaren bidean. Betikoa: eskandaluak irakurlea erakartzen du; irakurleak, publizitatea; eta publizitateak, azkenik, dirua.

Hona hemen bere azkena: Orain dela bi urte, bere webean post bat idatzi zuen. Bertan, Torrelavegako neska batzuen argazkiekin batera, testu bat idatzi zuen honako tesi hau defendatuz: Zein itsusiak diren Torrelavegako neskak!

Post hura publikatzeagatik, antza, atxilotu zuten bi urte geroago. Non aurki zezakeen hobeagorik bere web-orriari publizitatea egiteko? Pila bat hedabidek 'Torbe'-rekiko elkartasuna adierazi zuten, adierazpen askatasunaren sinbolo bilakaturik. Baina errealitatea ez da hain sinplea. Izan ere, Torrelavegako neska 'itsusi' horiek 'adimen urrikoak' ziren.

-Dena balio al du, Natxo, eskandaluaren bidean?

Videogooglen aurkitutako bideo hau ikusita, baietz esan beharko.



Un comentariu:

DAVID ELGEA spunea...

realmente repugnante el video