Klipa

2006ko udara hartan ez nuen Lutxianoren berririk izan. Beno bai, posta elektroniko pare bat jaso nituen, baina biak lerro batean kabitzen ziran. Lehena, abuztuaren erdialdera jaso nuen. Honela zioen:

Todo va sobre 'autoricksaws'

Zer esan nahi zuen Lutxianok esaldi horrekin, galdetu nion neure buruari. Esaldia irakurtzean 'todo va sobre ruedas' zetorkidan burura. Eta, klaro, Lutxianori hitz-jokoak zenbat gustatzen zaizkion kontutan hartuta, ondo ibiliko zelakoan nengoen.

Dena den, jakinmina piztu zidan hitz misteriotsu horrek. Zer ote zan 'autoricksaw' hori?

Hiztegia kontsultatzera joan behar nintzanean, mezuaren iskiña batean zegoen 'klip' bati erreparatu nion. Arratoia bertan jarri eta honako hau irrakurri nuen.

autoricksaw 1.udaipur.jpg

klik!





--------------

Bigarren gutuna irailaren hasieran jaso nuen, Indiatik bueltatzean.

No me atrevo a bajar

Besterik ez. Hura zan mezu guztia: 'ez naiz jaistera ausartzen'. Eta nere galdera zan. Nondik? Nondik jaistera ez zan ausartzen gure Lutxiano?

Orduan, berriro ikusi nuen klipa. Pantailaren iskiña batean zegoen lehen bezala. Arratoia gerturatu eta honako hau irakurri nuen:

autoricksaw 3.udaipur.jpg

klik!





-----------------------


Irailaren 13an ezustean ikusi nuen Lutxiano, Legazpiko OPELean. Dendariarekin diskutitzen ari zen, eta bukatu arte itxoitera erabaki nuen. Handik hamar minutura Urretxuko Fox tabernan geunden biok garagardo kaña aurrean geneukala. Orduan galdetu nion ea zertara joan zen OPELera Clio batekin.

-Azkoitiko Reanaultetik pasata nauk ere jada. Ez diat oroitzen zenbat kotxe, moto eta txirringa denda bisitatu dizkiat aste honetan.

-Eta zer dela eta hori?

-Ez al dakik ba? 'Autoricksaw' baten bila nabil, motel. Baina ezin eskuratu. Inportatzea oso garestia dek, hemen erostea inposible...

-Beraz...

-Bietako bat. Indiara bueltatu edo 'autoricksaw' bat egin. Ez diat beste irtenbiderik.

-Hi 'autoricksaw' bat egiten. Esatea ere. Zoratuta hago Lutxiano; mekanikaz ez dakik ezer, eta. Hobe huke blogarekin behingoz aurrera jarraitzea, lan guztiak erdizka utzi beharrean.

Brindavinok garagardo basoa hartu eta trago luze batean ustu zuen; baita nik ere.

Niciun comentariu: