Kaka kulo pedo pito pis

Post honi kiratsa dario. Beraz, zerrikeri zein lizunkeriak gustoko ez badituzu, hobe zenuke orri hontatik lehen bait lehen alde egingo bazenu. Izan ere, aurreko astean, Gaztelekutik pasa zan Lutxiano, eta bertan oso maite dituen bi fanzine erosi zituen: batean zein bestean, txorongoak eta pixarrakak nonnahi.


Kaka kulo pedo




KKin'Zona, Urretxuko Gaztetxearen fanzineak, bi urte betetzen zituen, eta ospatzeko seigarren zenbakia atera zuten kalera. Hogei urte pasa badira ere, eskuartean daukat alea. Azalean, fanzinearen betiko obsesioak agertzen dira: Gaztelekuko komuna eta Urretxuko alkatea. Barneko orrietan, hainbat artikulu eta irudi eskatologikoak aurki daitezke. Honako hau, esaterako, oso adierazgarria da. Izan ere, autoreak ez du inor libratzen, ezta bere burua ere.




Ikusiak ikusi, ez pentsa KKin'Zonakoek haien energia guztia txerrikeriak asmatzen pasatzen zutenik. Gaztetxeko ekitaldien berri ere ematen zuten, bai eta Urretxuko Gazte Asanbladaren (ZUGA) ekimenena ere. Baina Brindavinok gustokoen zuen atala editoriala zan, azkenaurreko orrian. Puzkar usaina mantentzeko ezin hobea. Eta klaro, kirats horretan itota, Lutxianok agur esan zion betirako euskaldun jatortasunari, inoiz bata ala bestea jantzi bazuen behintzat.




Honaino iritsi bazara, lagun, segi lasai. Ohartuko zinan harrezkero kaka artean gustora egotea ere badaola. Hain zuzen ere, Gaztetxetik kanpo, ustel usaina areagotzen da.


Pito pedo pis




TMEO 89. Deabruaren pixa. Gasteizko Ezten Kultur Taldekoek 15 urte zeramaten fanzine lotsagabe hau argitaratzen, inongo dirulaguntza publikorik jaso gabe. Horrek balio erantsia ematen zion: askatasuna.

Hasiera hasieratik, euskal komikiaren harrobi sendoa bilakatu zan.

89. zenbakian oraindik Mauro Entrialgo (Herminio Bolaextra), Gol (Javi Cabrero), Alvarortega, Vadillo, Orúe, Kini eta Roger jo ta su jarraitzen zuten. Beste batzuk agur esan zuten, arrazoi desberdinengatik: Luis Durán, Mikel Valverde eta Álvarez Rabo.

Haien ordez, izen berriak noiznahi, jario etengabean: Javierre (Vallecurros), Furillo, Piñata (Tifus)...

Azken bi horiek, humore likits eta zantarrenaren barrenak esploratzen maixuak ziren. Bazuten KKin'Zonakoak non ikasi. Ikus itzazue, bestela Furillo eta Piñataren bineta hauek.

Antzekotasunik bilatzekotan...








...euliak, agian?

Niciun comentariu: