Komikitaun 3.1

Lutxiano eta komikiak

Mezu honekin konvolut berria hastera noa. Bertan komikiaei buruz idatziko dut, euskaraz. Komikitaun izena eman diot, hobeagorik bururatu ez zaidalako.

Txikitatik gustatu zaizkit komikiak. Anaia nagusiak ekartzen zituzten etxera, eta uste det horrek behin-betiko eragina izan zuela mundua sentitzeko dudan moduan.

80ko hamarkadaren hasiera horretan, Espainiako estatuko komikigintza bere une gorenean zegoen. Dozenaka aldizkari argitaratzen ziren, batez ere Bartzelonan, baina baita Madrilen ere: Totem, Creepy, Rambla, Madriz, El Víbora, Metropol, 1984, Cairo...

Han ezagutu nituen Hugo Pratt eta Corto Maltese, Guido Crepax eta Valentina, Jacques Tardi eta Adele Blanc-Sec, Robert Crumb eta Mr. Snoid, Milo Manara eta Giusseppe Bergman, Nazario eta Anarcoma, Alberto Breccia eta Mort Cinder, Liberatore eta Rank Xerox, Pamiés eta Roberto El Carca, Moebius eta Jerry Cornelius, Franquin eta Gaston Lagaffe...

Horiek guztiak izan ziren ene nerabezaroan izan nituen irakasleak. Izan ere, eskolan zein etxean ikasi ezin nituen ikasgaiak haiek eskaini zizkidaten: bidaiak, historia, salaketa, transgresioa, erotasuna, sexua, surrealismoa, askatasuna...

Gaur egun aldizkari horietatik ez da bakar bat ere geratzen (azkena El Víbora, orain dela urte pasatxo atera zuen bere azken alea). Urte asko pasa dira eta komikigintzaren booma ezin zezakeen eternala izan. Dena den, badirudi azkenaldi hontan burua ateratzen ari dela. Betiko argitaletxeei (Norma, La Cúpula), beste batzuk gehitu zaizkie eta, egun, gazteleraz argitaratzen diren komikien eskaintza asko aberastu da. Argitaletxe berriak sortu dira. Horien artean, sins entido, Ponent Mon, Inrevés eta Astiberri nabarmenduko nituzke. Astiberriren kasua oso adierazgarria da. Bilboko komiki denda txiki batean jaio zen eta, egun, Planeta, Norma eta Glénat bezalako argitaletxe handiekin ari da lehian.

Euskal Herriari dagokionez, argitaletxe zein komikilari ezagunenak gazteleraz lan egiten dute. TMEO bihilabetekaria da zalantzarik gabe mugarri nagusia.

Eta euskaraz, zer?

Erantzuna, hurrengo mezuan.

Komikitaun 0.0

Aurkibide orokorra

Mezu honekin konvolut berria hastera doa pipieneako begian. Bertan komikiei buruz idatziko dut, euskaraz. 'Komikitaun' izena eman diot, hobeagorik bururatu ez zaidalako. Edukiak antolatzeko sistema nahiko xelebrea da; behin-behinekoa da eta beharren arabera osatuko det, poliki-poliki.

Komikitaun 1.0. Euskal komikigintza euskaraz.
1.1. Euskal komikigintzaren egoera

Komikitaun 2.0. Euskal komikigintza, gazteleraz.


Komikitaun 3.0.Pipieneako komikiak
3.1. Lutxiano eta komikiak
3.2. François Ayroles

Komikitaun 4.0. Berriak

Komikitaun 5.0. Loturak


Komikitaun 6.0.

Kirurjia pixka bat

Berritasunez josita dator gaurko mezua. Izan ere, perestroikaren garaiak iritsi dira blog honetara. Benok, 'Madame Lefevre' estetika zentrora bidali du bere bloga, 'lifting' tratamendu batera. Hona hemen mutazioaren xehetasunak:

1.- Sinadura berriak: Benoz gain, Locosueñok eta nik neuk idatziko ditugu mezuak. Locosueñok, besteak beste, pipieneako lehiotatik ikusten duena kontatuko du. Bere azken bidaia kontatzeko gogoa ere duela esan dit. Bergarako txakurtegiko kaiola batean pasa ditu oporrak, eta nazkatuta dago jada gurekin. Nire aldetik, lehen pertsona eta orainaldia eskaini nahi diot blogari. Freskura pixka bat, azken finean.

2.- Buruari buelta asko eman ondoren, izenburua euskaratzea erabaki dut: 'pipieneako begia' hautatu dut. Aurrekoa asko gustatzen zait oraindik, eta horregatik ez dut erabat baztertu nahi. Bere bloga ez duen bitartean, azpitituluan egingo du bere kabia.

3.- Azkenik, makillaje berdea kentzeko eskatu diot Madame Lefevreri. Nekatu nau jada. Oso 'kantosoa' iruditu zait beti. Irakurketa oztopatzeaz gain, garagardo marka ezaguna dakarkit beti gogora:


Agur, berde! Berde agur!

(oharra: pasarte honen titulua 'agur jaunaren' doinuarekin kantatzea gomendatzen da)

Donostiako jazzaldian nago, Zurriolako hondartzan, ezinezkoa berde hori begietatik kentzea.

Kanpaina hori burutu zuten publizistek egindako lana oso argi ikusten da ene subkontzientean.

'Piensa en verde...'

Goizeko ordu txikietan oheratu naiz eta ezin det lo hartu. Begiak ireki ala itxi, kolore berdekoak dira lehioa, pareta, izarak edo Adela. Imaginatzen ditudan gauzak, kontzeptu guztiak kolore horrekoak dira. Lorca-ren poema, mugimendu ekologista, Crédit Agricole, John Ford, inbidia, Guardia Zibila, Islama, kamuflajea, baserritarrak...