Indiar Intermitentziak 3.1.2

Bidean: Autoricksaw-etik begira.

Autobusa Jodhpur-era berandu iritsi zan, beti bezala. Gure ipurdi laukizuzenak protesta egin zuten, jarlekutik altxa ginenean; belaun erdoilduek, beste hainbeste, autobusetik jaitsi eta motxilak hartzera joan ginanean.

Motxila jarri aurretik, hiriko planoari begiradatxoa eman genion.

-Erdigunetik nahiko urrun gare. Autoricksaw-a hartu beharko dugu.

Geltokitik atera ginanean, bostpahogei gidarik asaldatu ziguten. Motoziklo zahar bat egokitu zitzaigun; gidaria, tipo majoa, ixila. Helbidea eta dirusaria adostu ostean, gu eta gure motxilak atzeko eserlekuan kabitu ahal izateko ilusionismo truko bat erakutsi zigun.

Gidariak autoricksaw-aren motorea martxan jarri zuenenean, honako hau etorri zitzaidan burura: erretzaile amorratu baten gauerdiko eztula.

-Trasto honekin ez gara urrutira iritsiko. Baietz lehen bidezuloan trabatu!

Oker nengoen, berriro ere. Motozikloak arazorik gabe saihestu zituen aurrean jarri zitzaizkion tupustarri guztiak: kotxeak, motorrak, behiak, zakurrak, zaldiak, umeak, putzuak, aldapak...

Eta hori gutxi balitz, Indiako postal ederra oparitu zigun.

(Apur bat pixel gehiago eskertuko lituzke bideoak; baina dagoenarekin konformatu beharko, 'kodek' egokia aurkitzen dudan bitartean.)




3 comentarii:

DAVID ELGEA spunea...

flipagarria !! hau da hau kosmos eta kaos batean jotzen !! fisikako kaos teorian gauza hauek investigatzen dute...zera nola
autoregulazioa ibiltzen da inguru kaotikoan ( kaos itxura barnean ordena berezi bat aurkitu dezake ) armiarma kolonia bat bezalan.

Lutxiano Brindavino spunea...

Gu ere nahikotxo flipatu genuen, batez ere hasieran, dexente kostatu zitzaigun hango bizi-leherketara ohitzea.

Are gehiago kosta egin zitzaigun ulertzea, kaos horren atzetik ordenik ere bazegoela.

Argindarra, esaterako, batek ez daki, nola hel daitekeen argia etxeetara, etxeko fatxadetan pilatzen diren kable-ohianak ikusita.

Hori bai, sarritan gertatzen da argia mozten dela. Baina beti lortzen dute argia bueltatzea, biharamunerarte behintzat.

DAVID ELGEA spunea...

jendea azkenean moldatzen da dagoenarekin. ta bizitzaren helmuga zoriontzudadea ba da...estadistika hotzak garbi esaten dute herri honetan jendea ez da herri desarrollatuan zoritxarra baino gehiago izaten.
zientzalariak esaten dute oinarrizko beharrak beteta duzunean, diru gehiago edota gauza gehiago edukitzea, ez dela zoriontsu gehiagorik ematen, alderantziz, diru gehiegi edukitzea estress eta ansiedadea
gehiago ematen du.