Se afișează postările cu eticheta komikitaun. Afișați toate postările
Se afișează postările cu eticheta komikitaun. Afișați toate postările

Komikitaun 3.2

Mezu honek bi xede ditu. Alde batetik, eskubiko zutabean jarri detan loturaren berri ematea; eta bestetik, GIF animatu horren marrazkien egilea aurkeztea.
Hasi gaitezen:

- Irudi animatuan klikatu ezkero, 'komikitaun' konvolutean idatziko ditudan mezuak azalduko dira, gaietan salkatuta. Gif hori, Un Freeez 2.1 programaren bitartez gauzatu dut. Oso erabilterraza da eta, gainera, dohakoa.

- Frantzia aldera joaten garenean komikiren bat erosteko ohitura daukagu, eta frantsesez ezer gutxi dakigunez, komiki mutuak erosten saiatzen gara. Modu horretan, bilduma polita osatzea lortu dugu. Bilduma horretatik bertatik atera ditut gif-ean jarri ditudan marrazkiak. Hona hemen autorea eta bere lanari buruzku iruzkin txikia:


François Ayroles (Paris, 1969) 'Lapin' izeneko fanzinearen bitartez ezagutu nuen. Aldizkari hori L'Association argitaletxeak kaleratzen du eta Frantziako komikilarien harrobi erreferentzailea bilakatu da azken hamarkadan. Izan ere, bertako sinadura askok sekulako arrakasta lortu dute komiki komertzialaren munduan: Lewis Trondheim, Guy Delisle, David B., Joann Sfar, Cristophe Blain eta François Ayroles, besteak beste.

'L'Association' argitaletxeko komiki gehienak esperimentalak direla esan genezake. Autoreek askatasun osoa daukate nahi dutena argitaratzeko, salmenta kopurua eta irakurgarritasunak ez du zertan bere lana baldintzatzen.




Testuinguru horretan kokatzen da Ayrolesen lana. Paragrafo honetan agertzen den azala, 'Les parleurs' (L'Association, 2003), urte pare bat geroago topatu genuen. Marrazkien sinpletasuna eta erritmoa dira, nere ustez, lan horren ezaugarririk nabarmenenak. Isiluneekin jokatzen maixua dela deritzot, eta zer esanik ez hizlarien diskurtsoarekin. Irakurleak, bere kasa imagina dezake hizlari bakoitza esaten ari dena. Oso ariketa entretenigarria, benetan gomendagarria. Ene ikasleekin probatu izan dot inoiz eta nahiko gauza kuriosoak atera dira. Orain zure txanda da.

Irudia handitzeko, bertan klikatu.


Komikitaun 1.1

Euskal komikigintzaren egoera

Orain dela urte pare bat bizitako pasarte batekin hasiko naiz, aurreko mezuan airean utzi nuen galdera erantzuten: Donostiako Hontza liburudendan negoen, komikien atalean kuxkuxeatzen. Ikusmiran bost bat minutu neramatzala, nere ondoan jarri zen aspaldi itzulpen eskolak eman zizkidan pertsona, egun Kontseiluko burua dena. Bai, hura bera, Xabier Mendiguren Bereziartu. Han egon zan, denbora luzean, komikiei begira. Bere begietan somatzen nuen etsipena berehala ulertu nuen: han ez zegoen euskarazko komiki bakar bat ere.

Pasarte hori aintzat hartuta, euskarazko komikigintzaren panorama nahiko iluna dela nabaria da. Komikiak bakarrik argitaratzen duen argitaletxe bakarra dugu, Sauré, konbentzionalegia nire gusturako. Argitalpen solteak ere egin dira, Ralf Köning-en 'Kondoi Hiltzailea'-ren euskarazko itzulpena kasu, baina ezer gutxi gehiago. Aldizkari batzuk ere izan dira gure artean: Habekomik, Naparheid, Ipurbeltz, baina hori da dena. Azken hau da, egun, indarrean dagoen bakarra, baina bere edukiak gaztetxoei daude zuzenduta.

Dena den, euskal komikigintzaren oasian, nohizbehinka, lore ederrak ernaltzen dira. Olariagak badu, eskerrak, ondorengorik: Patxi Gallego.

Baina Xabinaitor eta bere poxpoliñek mezu oso bat beraiei eskeintzea merezi dute gutxienez.

Bitartean, lotura mamitsu hauekin usten zaitut. On egin deizuela.

EUSKAL KOMIKIGINTZA
- e-gor blog: euskeraz aurkitu detan komiki-blog bakarra.
-Euskonews aldizkari birtualak euskal komikigintzari eskainitako artikulua.

PATXI GALLEGO
'Pololoak 1: Poxpoliñen lurrina'
- Xabier Mendiguren Elizegik bere blogean Patxi Gallegori egiten dion elkarrizketa.
- Igor Leturiaren artikulua Berrian.
- e-gor blog-en artikulua bere blogean.
'Pololoak 2: Poxpoliñaren bahiketa'.
- Ekain Rojok Berrian idatzitako artikulua

Komikitaun 3.1

Lutxiano eta komikiak

Mezu honekin konvolut berria hastera noa. Bertan komikiaei buruz idatziko dut, euskaraz. Komikitaun izena eman diot, hobeagorik bururatu ez zaidalako.

Txikitatik gustatu zaizkit komikiak. Anaia nagusiak ekartzen zituzten etxera, eta uste det horrek behin-betiko eragina izan zuela mundua sentitzeko dudan moduan.

80ko hamarkadaren hasiera horretan, Espainiako estatuko komikigintza bere une gorenean zegoen. Dozenaka aldizkari argitaratzen ziren, batez ere Bartzelonan, baina baita Madrilen ere: Totem, Creepy, Rambla, Madriz, El Víbora, Metropol, 1984, Cairo...

Han ezagutu nituen Hugo Pratt eta Corto Maltese, Guido Crepax eta Valentina, Jacques Tardi eta Adele Blanc-Sec, Robert Crumb eta Mr. Snoid, Milo Manara eta Giusseppe Bergman, Nazario eta Anarcoma, Alberto Breccia eta Mort Cinder, Liberatore eta Rank Xerox, Pamiés eta Roberto El Carca, Moebius eta Jerry Cornelius, Franquin eta Gaston Lagaffe...

Horiek guztiak izan ziren ene nerabezaroan izan nituen irakasleak. Izan ere, eskolan zein etxean ikasi ezin nituen ikasgaiak haiek eskaini zizkidaten: bidaiak, historia, salaketa, transgresioa, erotasuna, sexua, surrealismoa, askatasuna...

Gaur egun aldizkari horietatik ez da bakar bat ere geratzen (azkena El Víbora, orain dela urte pasatxo atera zuen bere azken alea). Urte asko pasa dira eta komikigintzaren booma ezin zezakeen eternala izan. Dena den, badirudi azkenaldi hontan burua ateratzen ari dela. Betiko argitaletxeei (Norma, La Cúpula), beste batzuk gehitu zaizkie eta, egun, gazteleraz argitaratzen diren komikien eskaintza asko aberastu da. Argitaletxe berriak sortu dira. Horien artean, sins entido, Ponent Mon, Inrevés eta Astiberri nabarmenduko nituzke. Astiberriren kasua oso adierazgarria da. Bilboko komiki denda txiki batean jaio zen eta, egun, Planeta, Norma eta Glénat bezalako argitaletxe handiekin ari da lehian.

Euskal Herriari dagokionez, argitaletxe zein komikilari ezagunenak gazteleraz lan egiten dute. TMEO bihilabetekaria da zalantzarik gabe mugarri nagusia.

Eta euskaraz, zer?

Erantzuna, hurrengo mezuan.

Komikitaun 0.0

Aurkibide orokorra

Mezu honekin konvolut berria hastera doa pipieneako begian. Bertan komikiei buruz idatziko dut, euskaraz. 'Komikitaun' izena eman diot, hobeagorik bururatu ez zaidalako. Edukiak antolatzeko sistema nahiko xelebrea da; behin-behinekoa da eta beharren arabera osatuko det, poliki-poliki.

Komikitaun 1.0. Euskal komikigintza euskaraz.
1.1. Euskal komikigintzaren egoera

Komikitaun 2.0. Euskal komikigintza, gazteleraz.


Komikitaun 3.0.Pipieneako komikiak
3.1. Lutxiano eta komikiak
3.2. François Ayroles

Komikitaun 4.0. Berriak

Komikitaun 5.0. Loturak


Komikitaun 6.0.

Superhumano

Beti deitu du nere atentzioa euskaldun batzuk, atzerrira doazenenan, uzten duten aztarna: Lope de Agirre, Iparagirre, Urtain, Jose Maria Iñigo, Indurain, Superlopez Arriortua..., izen horiek iritzi kontrajarriak sortzen dituzte euskaldunen zein kanpotarren artean.

Gaur honera ekarri nahi dudan euskalduna ere zaku horretan sar genezake. Alde batetik, 2000tik aurrera Madrilen bizi delako; eta bestetik, euskaldun emigrantearen eredua berriro ere ankaz-gora jartzen duelako. Hona hemen Lope de Agirreren enegarren enkarnazioa.

----------------


Iraila legez, Pipieneako liburutegia ordenatzen zebilen Lutxiano. Lan gatza, liburu bezainbeste leku ez zegoelako. Hori dela eta, Georges Perec-en proposamena kontuan hartzea burutik pasatzen zitzaion askotan.

Lan horretan zebilela, Lutxianok diapositiva zahar batzuk aurkitu zituen karpeta batzuen tartean. A4 tamanianko plastikotan babestuta, 5x4x2=40 diapositiba kontatu zituen. Horietako batean, post honetako protagonista eta Adela zeuden, kamarari begira. Lutxiano, lehiora gerturatu, eta argiari begira jarri zuen negatiboa.

Argazkia Valentzian zegoen aterata, Fanzine topaketa batean. 'Fanzinerama' zuen izena eta bertan elkartu ziren estatu osoko fanzine egileak. Euskalerritik bi: 'La Comictiva' eta 'Komik Banda'.

Lehena, Bilbotik zetorren, puntako marrazkilariekin, azala kolorez eta guzti.
















Bigarrena, goierrialdeko herri ilun batetik, afizionatu batzuen fotokopia grapatuak, besterik gabe.

Natxo Allende barakaldotarra zen 'La comictiva' aldizkariaren burua. Oso tipo majua, zertxobait lotxatia, baina oso adeitsua.

-Zumarragatarrak? Patxi Sánchez ezagutzen? Pisua konpartitu genuen Donostian, orain dela urte asko. 'Habekomik' aldizkarirako komikiak egiten zituen, baina batez ere bere olioak ditut gogoan. Ezagutu dudan pintorerik trebeena, zalantza izpirik gabe.

Garai hartan ere, Natxok hainbat agerraldi egin zituen telebistan, 'Superhumano' ezizenean izkutauta. ETBko gau martiar haietan, pijama patetiko batekin osatzen zituen bere bost minutuak:

-¡Soy el Superhumano!

Geroago ezagutu genuen www.metrobilbao.info dominioa erregistratu zueneko hura. Web orri horretan bilboko metroaren kontrako kanpaina bat hasi zuen. Kostata, baina azkenik lortu zuten metrokoek pelma zirikatzaile hura gainetik kentzea.

Mendea amaitu aurretik laburmetrai bat egiteko denbora ere izan zuen. 'Pito de Oro'. Lehen zein bigarren zatia hemen jaitsi dezakezu.

Hona hemen filmetxoaren sinopsia: 'Pito de oro' Athleticeko jokalari ospetsua da, gol pila sartzen baititu txilibituarekin. Baina entrenamendu saio batean barrabiletan kolpe bat jaso eta txilibitua bihurritzen zaio. Medikuek bat datoz diagnosiarekin: 'Pito de oro'ren txilibituak ez ditu gol gehiago sartuko. Etsita, futbola utzi eta sado-maso filmak grabatzera dedikatzen da.

Lutxianok eskubiko begia ireki eta diapositiba zorroan sartu zuen.

-Eta Orain? Galdetu zion bere buruari. Zertan dabil Natxo Allende?

------------------


Natxo Allendek ezizen berria du aspalditik, 'Torbe'. Putalocura da bere web orria. Bere burutazioak oso xelebreak dira baina erakargarri erotikoen oihan batean bilatu behar dira. Bere testuak irakurri ostean, pena ematen du ikustea nola joan daitekeen pikutara hainbeste talentu, eskandaluaren bidean. Betikoa: eskandaluak irakurlea erakartzen du; irakurleak, publizitatea; eta publizitateak, azkenik, dirua.

Hona hemen bere azkena: Orain dela bi urte, bere webean post bat idatzi zuen. Bertan, Torrelavegako neska batzuen argazkiekin batera, testu bat idatzi zuen honako tesi hau defendatuz: Zein itsusiak diren Torrelavegako neskak!

Post hura publikatzeagatik, antza, atxilotu zuten bi urte geroago. Non aurki zezakeen hobeagorik bere web-orriari publizitatea egiteko? Pila bat hedabidek 'Torbe'-rekiko elkartasuna adierazi zuten, adierazpen askatasunaren sinbolo bilakaturik. Baina errealitatea ez da hain sinplea. Izan ere, Torrelavegako neska 'itsusi' horiek 'adimen urrikoak' ziren.

-Dena balio al du, Natxo, eskandaluaren bidean?

Videogooglen aurkitutako bideo hau ikusita, baietz esan beharko.



Kaka kulo pedo pito pis

Post honi kiratsa dario. Beraz, zerrikeri zein lizunkeriak gustoko ez badituzu, hobe zenuke orri hontatik lehen bait lehen alde egingo bazenu. Izan ere, aurreko astean, Gaztelekutik pasa zan Lutxiano, eta bertan oso maite dituen bi fanzine erosi zituen: batean zein bestean, txorongoak eta pixarrakak nonnahi.


Kaka kulo pedo




KKin'Zona, Urretxuko Gaztetxearen fanzineak, bi urte betetzen zituen, eta ospatzeko seigarren zenbakia atera zuten kalera. Hogei urte pasa badira ere, eskuartean daukat alea. Azalean, fanzinearen betiko obsesioak agertzen dira: Gaztelekuko komuna eta Urretxuko alkatea. Barneko orrietan, hainbat artikulu eta irudi eskatologikoak aurki daitezke. Honako hau, esaterako, oso adierazgarria da. Izan ere, autoreak ez du inor libratzen, ezta bere burua ere.




Ikusiak ikusi, ez pentsa KKin'Zonakoek haien energia guztia txerrikeriak asmatzen pasatzen zutenik. Gaztetxeko ekitaldien berri ere ematen zuten, bai eta Urretxuko Gazte Asanbladaren (ZUGA) ekimenena ere. Baina Brindavinok gustokoen zuen atala editoriala zan, azkenaurreko orrian. Puzkar usaina mantentzeko ezin hobea. Eta klaro, kirats horretan itota, Lutxianok agur esan zion betirako euskaldun jatortasunari, inoiz bata ala bestea jantzi bazuen behintzat.




Honaino iritsi bazara, lagun, segi lasai. Ohartuko zinan harrezkero kaka artean gustora egotea ere badaola. Hain zuzen ere, Gaztetxetik kanpo, ustel usaina areagotzen da.


Pito pedo pis




TMEO 89. Deabruaren pixa. Gasteizko Ezten Kultur Taldekoek 15 urte zeramaten fanzine lotsagabe hau argitaratzen, inongo dirulaguntza publikorik jaso gabe. Horrek balio erantsia ematen zion: askatasuna.

Hasiera hasieratik, euskal komikiaren harrobi sendoa bilakatu zan.

89. zenbakian oraindik Mauro Entrialgo (Herminio Bolaextra), Gol (Javi Cabrero), Alvarortega, Vadillo, Orúe, Kini eta Roger jo ta su jarraitzen zuten. Beste batzuk agur esan zuten, arrazoi desberdinengatik: Luis Durán, Mikel Valverde eta Álvarez Rabo.

Haien ordez, izen berriak noiznahi, jario etengabean: Javierre (Vallecurros), Furillo, Piñata (Tifus)...

Azken bi horiek, humore likits eta zantarrenaren barrenak esploratzen maixuak ziren. Bazuten KKin'Zonakoak non ikasi. Ikus itzazue, bestela Furillo eta Piñataren bineta hauek.

Antzekotasunik bilatzekotan...








...euliak, agian?