Txoria

Udazken hartan, Pipieneako teilatuak gonbidatu bat zeukan. Iparretik zetorren txori batek Zumarragan atseden egun batzuk hartu nahi zituen, antza, eta horretarako, Eitzako auzoa aukeratu zuen. Bakarrik zebilela zirudien, Lutxianok behintzat, ez zuen lehiotik hura bezalako beste txoririk ikusi.




Galduta agian? Zer deritzozu Lutxiano?

-Ez det uste. Txorien noraeza ezin daiteke gizakienarekin konparatu. Txoriak oso argi dauka bere norabidea, udazkenaren hasiera honetan. Gizakien kasuan, berriz, arraza nomadak desagertzear daude.

Lutxiano gustora zegoen, lehioan jarrita, bere bizilagun berriaren salto eta txiribueltak txalotzen. Halako batean, hau esan zion txoriari:

-Hegoaldeko bidea jarraitu aurretik, utziko al didazu abesti bat dedikatzen?

Gelara sartu eta KD urdin bat hartu zuen apaletik.



'Tudo Azul'. Diska paregabea. Marisa Montek, ongi abesteaz gain, bere lurraldeko musika oso ondo ezagutzen duela erakusten digu. Ry Cooder-ek, cuban Buena Vista Social Club-ekin egin zuen bezalaxe, Marisak bere herrialdeko musikaren 'guardia zaharra' elkartzea lortu zuen.

Lutxianok KDa musika-katean sartu zuen.

-Aber...15. kortea, 'Minha Vontade'... Bai, hau da. Play. Vol. +++++++. Zuri eskainia, txori bakarti hori!



------------------

Fitxa teknikoa eta letrak

'Minha Vontade' abestia 1955 urtekoa da. Bertsio honetan musikari hauek parte hartzen dute:

Violao: Paulao
Vozes femininas: Tía Eunice, Tía Doca, Áurea María e Surica
Convidada especial: Cristina Buarque


LETRA

quero viver como passarino
cantar, voar, sem direçao
quando eu quiser construir meu ninho
hei de encontrar um coraçao

por enquanto eu quero viver
com toda a libertade
saltando aqui, pousando ali
essa e a minha vontade

nao, eu nao quero prisao
par o meu coraçao, eu nao quero
sera bem triste meu fim
se eu nao conseguir levar minha vida assim


LETRAREN ITZULPENA

txoria bezala bizi nahi dut
xederik gabe abestu eta hegan egin
baina nere kabia eraiki aurretik
bihotz bat arkitu behar dut

askatasun osoz
bizi nahi dudalako
hemen salto, han pausatu
hori da nere borondatea

ez, ez dut nahi presarik
ene bihotzean ez dut nahi
ene bizitza oso tristea izanen da
horrela altxatzea lortzen ez badut

------------------------

Oraindik gose bazaude, txori izan nahi duen beste bat aurki daiteke patxitraperon. Kasu horretan ere irudi ederra dakarkigu poetak: txoria lotan ari da, hegan egiten duen bitartean. Baina txori honek, besteak ez bezela, ez du non pausatzerik, ez du teilaturik aurkitzen.

Niciun comentariu: