Se afișează postările cu eticheta lelokeriak. Afișați toate postările
Se afișează postările cu eticheta lelokeriak. Afișați toate postările

Eulijalea

Ekaitz tropikala zetorrela eta, eulia nahiko zoratuta zebilen, gora ta behera, joan da etorri etengabean. Brindavino kokoteraino zegoen harrezkero. Halako batean eulia konputagailuaren pantailan pausatu zan, eta Lutxianok

plasta!

eskubiko eskuarekin. Pakea.

Baina eskua pantailatik kendu zuenean, a ze ezustekoa!

Eulia konputagailura sartua zen jada.





Marrazki horiek Flipbook programaren bitartez egin ditu Brindavinok. Programa hori Benetton-en webean aurkitu daiteke. Bai, Benetton, ez naiz bromatan ari. Sormenezko beste joku batzuk ere proposatzen ditu, baina badirudi Lutxianori hori gustatu zaiola gehien.

Klaro, eulia marraztuta zuen jada.

Embús

Post honetan Catalunyara joatea erabaki det, Capitan Fumen bloga bisitatzera. Errepidea nahiko estua bada ere, lehen kilometroak oso lasai egin ditut, trafiko gutxi baitago.

Aragoan nago jada. Gauzak modu honetan jarraituz gero, hamar lerro barru Capitan Fumen bloga ikusten egongo naiz. Kamioi (barilak)[]=] bat (barilak)[]=] jarri zait (barilak)[]=] aurrean. Oso (barilak)[]=] motel doa.

Ea ba! (barilak)[]=] Azkenik barilen kamioia aurreratzea lortu dut. Lleida zeharkatzen ari naiz. [ []=] Kotxeak badaude baino nahiko azkar doaz. [ []=]

Bost lerro barru Capitán Fumen posta irakurtzen egongo naiz jada [ []=] Gainera laister errepidea hiru karriletara zabalduko da. [ []=] Bartzelonan sartzen ari naiz [ []=] [ []=] [ []=] nahikotxo trafiko dago [ []=] [ []=] [ []=] eta errepidea hiru karriletara zabaldu da...





============================================
[ []=]..... [ []=].... [ []=]..... [ []=]....[ []=].... (sagarrak)[]=].....[ []=
--------------------------------------------------------------------------------------------------
[ []=] ......[ []=]... auskalo noiz iritsiko naizen ....[ []=]....... [ []=]
------------------------------------------------------------------- pooo!--------------------
... (oil)[]=]...... (kotxeak)[]=] .....[ []=]........ (egurrak)[]=][ []=]....[
===================================crash!=====

Mortadelo Home Video 1