Udaltzainena

Patxitraperori eskainia


Badira blogariak, Brindavino kasu, haien lanarekin zerikusirik duena alde batera uzten dutenak. Blogari horiek, milaka istorio eta burutapen dituzte lanarekin lotuta. Ni izan beharko naiz, beraz, posta udaltzainei eskainiko diona.

Lucianok, udaltzainak baino lehen, haien pantaloiak ezagutu zituen. Izan ere, bere aitak, Zumarragako udaltzainen pantaloiak egin izan zituen 80ko hamarkadaren erdira arte, gutxi gora-behera.

Pantaloi horien erruz datoz, ene uste apalean, udaltzain izateak dakarren gurutzerik handiena: uniformea jantzi beharra.

-Aita, zergatik daramazu jantzi hori?

-Herria zaintzen ari naizelako, Ane, horrela denek jakingo dutelako nor naizen.

Beste erantzun hau ere eman lezake:

-Ez pentsa gustatzen zaidanik. Lanak horretara derrigortzen nauelako janzten det.

--------------


Udaletxea zaintzeaz gain, telefonistaren lana betetzea ere tokatzen zaie sarritan:

ring ring ring!

-Udaltzaingoa atsaldeon…

-Berdin. Beitu, Urolako trenaren ordutegirik ez al dozue izango? Aspaldi baserritik jaitsi gabe eta ez dakit eskutan daukadana indarrean egongo dan ala ez.

-Itxaron momento bat ikustea noa….

(Argi dago; zeuk asmatutako erantzuna nerea baino zuzenagoa da)

-------------


Eta posta amaitzeko, udaltzainen beste bi buruhauste, eta hoien neurriko istoriotxoa.

Buruhausteak aurrena.

1 Jendeak nahi duen tokian aparkatzen du kotxea, bai presaz dabilelako edota kriston azal lodia duelako.

2 Aparkaleku eskasia arazo larria bihurtu da azken urteotan, batez ere erdigunean.


Eta orain, pasadizoa:

Aurreko mendearen azken urteetan gaude, Zumarretxuko Aristi zelaian. Egia esan, Luciano itxuak Celay Aristi deitzen zion toki horri, eta gero Telediarioko aurkezleari parre egin ere, Aítor edo Beasaín esaten zuenean.

Aurrena, blog honetan jarraipena izango duten pertsonai bi aurkeztuko ditut: Yusuff Al Ibrahim eta Giusseppe Casanova. Biak Zumarretxuarrak dira, eta poliki-poliki haien izaera ezagutuko dugu.

Yusuff Al Ibrahim eta Luciano Brindavino Aristi zelaiko banku batean zeuden eserita ; Tinoren kioskotik gertu, zinemari begira eserita, ekaineko eguerdiaren ederra dastatzen ari ziren. Parrokiko kanpandegiak hamabiak jotzen ari zirenean, cientotreintayuno bat agertu zan frontoiaren atzekaldeko bidetik.

-Badator Casanova –esan zuen Yussufek.

Bitartean, Giusseppe Casanovak zinemaren pareko espaloira igo zuen kotxea, errepidea libratzeko. Kotxea itxi gabe (zertarako?), Luciano eta Yussufen bankura jo zuen. Lanetik atera berria zen, eta gustatzen zitzaion, bazkaldu aurretik, lagunekin berriketan aritzea.

Handik bost minutura udaltzain bat Giussepperen kotxera hurbildu zen. Harek, kotxea kendu behar zuela adierazi zion Casanovari keinuen bidez. Horrek, mantso-mantso bankutik jaiki eta kotxera hurbildu zan. Kotxea espaloitik atera eta aldapan behera jo zuen. Hamabost bat metro eginda zituela, kotxea geldiarazi zuen. Atea ireki eta kotxetik atera zan, panorama ikustea; udaltzainaren arrastorik ez. Orduan, kotxera bueltatu, atzerako martxa sartu eta kotxea lehengo tokira bueltatu zuen gure Giusseppe maltzurrak.

Udaltzaina ez, ez zan berriro agertu. Beno, agian bai, eta gero ezikusiarena egitea erabaki. Baina bueltatuko balitz ere, zer egin zezakeeen? Casanova handiari aurre egin? Isuna jarri? Kotxeari zepoa jarri?


A ze kuxidadea!

3 comentarii:

Patxi spunea...

Denborarik hartu ezinda, hain mezu esanguratsuari erantzuteko.

Estimatzen da eskeintza! ;-)

Patxi spunea...

zure aitaren sastrerian egonda nago ni bai, behin. Ondo gogoratzen det. Garai bateko negozio txikien xarma!

Uniformeen gaiak asko erakartzen nau. Nik oso gustoko ditut. Bai bai, nerea ere bai. Arretaz begiratzen diet Macdonaldseko langileei, edo kalegarbitzaileei, taberna zerbitzariei, autobus gidariei... Poetei... PPko jendeari, gaztetxekoari... Nahitara aukeratutako jantziek badute ezin saihesturiko uniformidade bat, salbuespenak salbuespen.

Inon sailkatu ezin ditudan hoiek altxor konsideratzen ditut.

Uniforme barruan dagoenaren ezuniformetasuna igertzen entretenitzen naiz ni maiz.

Ertzain batek adibidez, behin, esan zidan: coge este mechero. Tranpa zuen, kalanbrea eman zidan. Katxondo hutsa zan. Izugarri eskakeatzen zan, pentsaizu, itxurak egiteaz ere ez zan arduratzen. Hura titiritero zan ertzain baino gehiago.

Kotxea da nere ustez gure gizartearen sinbolo. Ea Frantziako azken tendentziak noiz iristen diren eta kotxeak txikitzen hasten diren hemen ere gazteak.

Nerea txikitzen dutenean, alde batera izugarri eskertuko diet. Aukera nerea bakarrik balitz, gustora probatuko nuke bolara bat kotxerik gabe, eta seguruenik gustorago biziko nintzateke.

Pasadizoari buruz, nik asko estimatzen det pikareska.

Klaro, pikaroak jakin behar du, pikarotasunaren grazia hortxe dagoela, egurra jasotzeko arriskuan.

Egur ekonomikoa jakina! Egur fisikoaren garaiak beste batzuk ziren.

Anonim spunea...

Burua libre por fin zure hitzek merezi duten erantzuna lantzeko:

Garai batean ene aitarean trajeak ere uniformetasunaren seinale ziran. Oraindik zenbaitzuk erabiltzen dute, zaharrak eta ezkonberria tarte, baina garai bateko konnotazio galdua dute jada. Orain dela urte batzuk jubilatu bazen ere, oraindik trajeak egiten dizkie familiakoei, bai eta beste modura janzten ez dakienei ere. Baina lana zena plazerra bilakatu da. Zoriontxua da etxeko tailerrean lanean.

Kotxeei dagokienez, orain 5 urte bete dira gida baimena atera nuenetik. ordutik uste det (Txinakoa aparte, noski), hiruzpasei alditan hartu dudala trena. Eta lehen, milaka... Garai haiek gogorrak izan ziren langile nomada honentzat. Euskal Herriko pentsio sistima erabat barneratu nuen, baita urtero zapata parea erre ere. Dena den, ene ankak igarri dute, bai, gero eta gutxiago nabilela oinez. Beraz, abisatu heure kotxea txiktzea erabakitzen dozunean. Zenbat adrenalina gastatuko genukeen mailutzar pare batekin! Gainera, kriston esklusiba izango zan euskal blogosferan!

Bukatzeko, eta zure azken hitzei erantzunez, aspaldian burutik atera nahi dudan ideia. Kontua da askotan pentsatu detala zer gertatuko zan patxitrapero pikaroak kotxea gaizki aparkatu, eta patxi udaltzaltzainak isuna jarriko balio. Nork emango luke egur gehiago?

Nor izango ote zan ba...? ^_^


Luciano Brindavino